XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nerbio-sistemari erasoak

Gure inguruak nerbio-sistemarengan eragin handia du.

Eragin hau mesedegarria edo kaltegarria izan daiteke.

Zarata

Zaratak nekea, jateko gogoaren galera eta oreka arazoak sor diezaizkiguke.

Adimen-ahalmena ere gutxitu lezake.

Argi biziegia

Nerbio-sisteman eragin kaltegarria izan dezake.

Alkohola

Nahiz eta gutxi edan, alkoholak nerbio-sisteman kalteak eragin ditzake.

Erreflejoak moteldu egiten dizkigu eta baldartu egiten gaitu.

Asko edanez gero, alkoholak zelulen desagerketa eragin lezake, eta baita izaera aldaketa ere (nagikeria, nahigabea, agresibitatea eta bortxakeria).

Oroimena gutxitu egiten da.

Euskal Herrian ere, alkoholaren eraginez jende ugari hiltzen da.

Tabakoa

Tabakoa erretzeak ere nerbio-sisteman eragin handia du.

Tabakoak nikotina edukitzen du (zigarro bakoitzeko 1 mg) eta hori oso sustantzia toxikoa da: arazoak sortarazten ditu (oroimen falta, erreflejoen moteltasuna...).

Droga

Sustantzia batzuek (heroina, morfina, kokaina...) pertsonaren kontzientzia kaltetzen dute, jokabidea aldarazi egiten dute eta apurka-apurka osasuna ere moteltzen joaten da.